Erremontea

Barrenetxea eta Zubirik irabazi beharra dute

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 27a, 00:00

Elkarren aurka jokatuko dute gaur 16:15etan Goikoetxea eta Urriza lagun dituztela. 

50garren Urteurreneko Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko da gaur Galarretan, arratsaldeko 15:15etan hasita. Txapelketaren bi partidu eta jaialdiko hirugarren bat daude iragarrita eta bigarrengoan Barrenetxea hernaniarra eta Zubiri goizuetarra elkarren aurka ariko dira. 

Atzelari hernaniarrak Goikoetxearekin jokatzen du eta atzelari goizuetarrak Urrizarekin.

Bi bikoteek lehenengo jardunaldian erraz galdu zuten eta ez zuten punturik batu, beraz gaur ia derrigor irabazi beharra dute hanka erdiarekin kanpoan geratu nahi ez baldin badute. Gutxienik puntua lortu beharra dute, azken jardunaldira aukeraren batekin iristeko
Lehenengo partiduan lehenengo jardunaldiko bi irabazleak ariko dira: Juanenea-Endika, Ansa II-Larrañagaren aurka 16:00etan. Irabazleak finala eskura eduki dezake eta finalerdietarako sailkapena zuzenean lortuko du.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!