Pelota

Papelera Zikuñaga Txapelketak etzi pelota jarduera hasiko du

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 27a, 00:00

Bigarren edizio honetan 51 bikotek hartuko dute parte, Hernaniko frontoian, kadete, jubenil eta nagusieetan bi maila desberdinetan.

Esku pelota bueltan da Hernanin eta etzi hasiko da kiroldegian Papelera Zikuñaga Torneoaren bigarren edizioa. Eskuz binaka jokatzen den txapelketa hau, C.D. Hernanik antolatzen du Papelera Guipuzcoana Zikuñaga enpresaren babesarekin.

Aurten 51 bikote ariko dira; Kadete 1º eta 2º mailan, Jubenil 1º eta 2an eta Nagusi 1º eta 2an. Maila guztietan zortzina bikote ariko dira, baina Nagusien lehenengo mailan hamaika bikotek hartuko dute parte. 

Egunero hiru partidu jokatuko dira Hernaniko frontoian, igandeetan ez ezik, eta uztailaren 25an finalak jokatuko dira. Partiduak 17:30etan hasiko dira.

Hernaniko pelotariak parte hartuko dute, baita Mundarroko eta Umore Onakoak ere. Eta hauekin batera Oiarpe, Añorga, Alde Zaharra, Gazteleku, Zumaia, Ilunpe, Tolosa, Behar Zana, Intza, Lapke, Zestoa, Ataun, Azkoitia, Eple, Gure Txeru, Izurun, Pagazpe, Aloña Mendi, Erreka... 22 talde dira guztira eta bi taldetako pelotariek osatutako bikoteak ere badira. 

Errendimendu txapelketa, alebin eta infantilek

Pelota eskolako alebin eta infantilak ere jokatuko dute, Hernaniko Errendimendu Txapelketa. Alebinek ezkuz binaka jokatuko dute eta infantilek banaka 4/5 barruan. Makatzaga - M.Alberdi, I.Alberdi - Arretxe, Ziganda - Oses, Gomez - Garaialde, eta Olaskoaga - Macicior dira alebinak. Infantiletan Xuban Iturbe, Oier Azpeitia, Auritz Txintxurreta, Martin Alberdi, Enaitz Artola, Jon Urrutia, Aiur Elizazu, Unax Pascual, Oihan Legarreta eta Markel Urdangarin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!