Biteri kultur etxea

Biteri uztailean eta abuztuan goizez irekia

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 27a, 00:00

Biteri Kultur Etxean Udako ordutegia jarri da martxan hiru gelen irekierarekin batera. 09:00etatik 14:00etara bitartean egongo da zabalik, eta uztaila eta abuztuan itxita egongo da arratsaldeetan, baina irekia goizetan. Erakusketa gelari dagokionez, Nagore Legarreta argazkilariaren Suzko irudiak erakusketa egongo da ikusgai, uztailaren 17ra arte. Liburutegia orain arte mailegurako bakarrik zegoen zabalik, baina orain kontsultarako eta irakurtzeko aukera ere izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!