Ezohiko San Joanak izango dira aurtengoa, berezko festarik gabe. Baina egun bereziak direla gogoratzeko, hainbat kultur ekintza antolatu dituzte, eta martxan dira aurrenekoak. Auzoetan aritu dira herriko musikariak, eguerdian, San Joan bezperari doinu alaiak jartzen.