'Kulturaz gozatu, elkar zaindu' aurtengo jaietan

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 23a, 00:00

Gaur eta bihar, Hernaniko Txistulari Banda ibiliko da herriko kale eta auzoetan zehar

Bizi izan dugun pandemiak, Hernanin hain maiteak diren San Joan jaietan ere eragina izan du. Hala ere, Hernaniko Udala eta Jai Batzordea elkarlanean ibili dira, hainbat kultur ekintza antolatuz herritarrek kulturaz goza dezaten.

Jakinaren gainean gara, aurtengo San Joan jaiak, ez direla ohiko moduan ospatuko, Koronabirusak eragindako osasun alarma dela eta. Hori horrela, Hernaniko Udalak, erabaki zuen, «San Joan jaiak bertan behera uztea», aglomerazioak saihestu eta herritarren segur- tasuna bermatzeko. Ohiko San Joan jaiak egin ez arren, beste modu batera egiteko proposamenari eutsi dio Udalak Jai Batzordearekin batera, eta aurrera eraman du, hainbat ekintza planteatuz. Gainera, Kulturaz gozatu, elkar zaindu egitasmoaren inguruan antolatutako ikuskizunetarako azken sarrerak gelditzen dira, Biterin jaso daitezke gaur eguerdiko 13:30ak arte, doakoak dira.

Gaur, San Joan bezpera

Gaur, goizeko 11:45etan, Hernaniko alkatearen agurra en- tzuteko aukera izango da, eta zuzenean ere jarraitu daiteke, Streaming bidez www.hernani.eus webgunean, eta FM: 91,8 Mhz irrati frekuentzian. Behin hau amaituta, omenezko suziriak jaurtiko dira auzoetan, eta bertan izango dira txistulariak, Hernaniko Musika Banda eta Musika eskolako musikariak, festei hasiera alaia ematen. Arratsaldean, Epa Txiki eta Demode Quarteten musika emanaldiak eskainiko dira, biak kiroldegiko pistan, arratsaldeko 20:00etan hasita. Eta Hernaniko Udalak, herritarrei dei egin die, gaurko egunez, «etxeetako balkoietan apaingarriak jartzeko, kaleek kolorea har dezaten».

Diana, Bertso jaialdia eta musika emanaldia, biharko

Bihar, goizetik esnatuko ditu Dianak herritarrak, auzo eta kaleetatik barrena ibiliko bai- tira, goizeko 09:00etatik aurrera. 12:00etan berriz, Hernaniko Musika Banda eta Txistularien Musika Banda kaleetan barrena ibiliko dira. Arratsalderako berriz, Hernaniko Bertso eskolak, zita jarri du, Bertso jaialdia egiteko, 18:30etan hasita, Atsegindegin. Bertan izango dira: Maialen Lujanbio, Nerea Elustondo, Agin Laburu, eta Beñat Gaztelumendi. Gai jartzailea Eli Pagola izango da.Gau aldera, bi musika emanaldi eskainiko dira kiroldegiko pistan, lehenengoa 20:00etan izango da, Gazteako Maketa Lehiaketa irabazi duen Kilimak taldearen eskutik. Bigarren emanaldia berriz, Esne Beltza taldeko Xabi Solanok eskainiko du, 21:15etan hasita.

«Herritarrentzat mezua» Udalak eta Jai Batzordeak

«Garai berezia bizitzea egokitu zaigu aurten. Covid-19ak gure bizitza hankaz gora jarri du eta, besteak beste, urtero ilusioz espero ditugun San Joanak ere gogor jo ditu pandemiak. Jakina denez aurten ezingo ditugu gure festak bizi eta gozatu nahiko ge- nukeen moduan, baina ez dugu etsi, eta kulturak gure herrian merezi duen lekua, beste modu batean bermatzeko lan haundia egin dugu. Jai Batzordeak eta Udalak elkarlanean antolatu ditugun kultur jarduerek hernaniarron bizipoza eta ilusioa berreskuratzen laguntzea nahiko genuke. Aldi berean, ordea, Covid-19aren eraginez hil diren pertsona guztiak eta haien senitartekoak izan ditugu gogoan. Baita, urtero bezala, gure herrian egon ezin daitezkeen hernaniarrak ere. Egun hauetan ondo pasatzea opa dizuegu. Eskertzekoa da herritarrok orain arte izandako jarrera arduratsua eta horrela jarrai dezagun, arduraz eta elkar zainduz».

San Joan sua debekatuta, aurten

San Joanetako ekintza garrantzitsuenetako bat da San Joan sua, baina aurtengo egoera medio, jaiak bertan behera gelditu dira, eta San Joan sua ere ez da egingo, «jende pilaketak saihesteko». Hala adierazi zuen Hernaniko Udalak behintzat, «herritarren segurtasuna bermatze aldera, San Joan gauean egin ohi diren suak debekatzea erabaki dugu. Hortaz, ez dugu egingo Plazan egin ohi dugun sua, eta debekatuta daude herritarrek auzoetan egin ohi dituztenak ere». Astigarragako Udalak ere debekatu egin du San Joan sua egitea, honakoa azalduz: «Covid-19aren ondorioz bizi dugun egoera honetan, aforoa eta gomendatutako distantzia soziala kontrolatzeko zailtasunak direla eta, Udalak, aurtengo San Joan bezperako sua eta ohiko ekitaldiak bertan behera uzteko erabakia hartu du, pena handiz. Beraz, egun horretarako ez da ezer berezirik antolatuko herrian».

Kontrakantxak ere, egitaraua

Hainbat ekintza antolatu ditu Hernaniko Kontrakantxa Gaztetxeak, San Joan festak gogorarazteko. Gaurkoan, bertso afaria egingo dute, arratsaldeko 20:00etan hasita. Bertsotan, Andoni Rekondo eta Aitor Bizkarra izango dira. Bihar berriz, mus txapelketa izango da eguneko ekintza, arratsaldeko 17:00etan hasita. Egunean bertan eman beharko da izena, eta guztira 16 bikote egongo dira. Jakinarazi dute bikoteko 5 euro ordaindu beharko direla. Gainera, bi sari banatuko dira, lehenengo postua lortzen duenak, ardo botila, 2 kamixeta, Otsahien garagardoa eta gazta eramango ditu etxera. Bigarren saridunak berriz, Otsahien garagardoa eta 2 kamixeta lortuko ditu. Hilaren 26ean berriz, Madarikatuon biltzarra izeneko poesia errezitaldia eskainiko da, gaueko 22:00etan.

«Aurtengo San Joanak ez dira betikoak izango»

Hernaniko Udalak, Jai Batzordearekin batera, hainbat bilera egin ditu, San Joanen norabidea «zuzentzeko» asmotan. Izan ere, Covid-19ak sortutako osasun alarma egoerak, «hankaz gora utzi ditu herri zein hirietako festa eta ekitaldiak». Hala ere, Jai Batzordeak jakinarazi du, hasieratik izan zutela argi «ez zirela ohiko San Joanak egingo, baina bagenekien zerbait egin behar genuela herritarrentzat, egitarau alternatibo bat edo». Hori erabakitzeko bi- lera mordoa egin dituzte hila- beteotan, Udalak eta Jai Batzordeak, «beti sintonia onean egia esan. Hala ere, gauzak ulertzeko modu desberdinak daude beti, denok geneukan argi San Joan jaiak bere horretan ez zirela egingo, baina kontzeptuan zegoen zalantza. Ez genekien San Joan xuabe batzuk egin edo festak bertan behera utzi eta egitarau alternatibo bat sortu». Eta azkenean, San Joanen egitarau alternatibo bat egitea erabaki zuten, «bilerako jende gehiena zegoen zerbait kulturala egitea- ren alde, beraz hori erabaki ge- nuen». Jai Batzordekoen iritziz, «kolpe haundia» jasango dute Hernaniko tabernariek, «hauez gain, San Joanetan lan egiten duten guzti horiek, musikariak, ferianteak... Askotan pentsatzen dugu, herriko jaiak mundu guztiarentzako ospakizuna direla, baina ez da horrela izaten, as- kok festetatik lortzen baitute urte osoan martxan jarraitzeko dirua». Gainera, «jaiak beti lotzen dira festarekin, eta urte hau arraroa izaten ari denez eta San Joanak bere horretan egiterik ez daukagunez, kultur egitarau txiki bat egitea proposatu ge- nuen, kulturala eta kontrolatua. Batez ere San Joan egunean zerbait sinbolikoa egiteko. Horregatik izango dira kaleetan zehar txistulariak, musika bandak, kontzertu txikiak, bertso saioren bat... ». Jai Batzordeak eta Udalak egindako bileretan, proposa- men «asko» egon zirela azaldu du Jai Batzordeak, baina «hasieran ez zegoen ezagutza haundirik, ez genekien zein ziren bete beharreko neurri minimoak. Hori horrela, proposatu ziren ekintza asko atzera bota ziren, ezin zirelako gauzatu, segurtasuna ez zelako bermatzen». Publikoak eserita egon ezin duen ekitaldi guztiak bota dituzte atzera, hala nola, «kirol ekintzak, kaleetako txarangak, balkoietako bertso saioak, sokamuturra...

«Udan ere kultur ekintzak egiteko asmoa dago»

Neurri prebentiboak, kultur jardueretan

Egoerak behartuta eta herritarren segurtasuna bermatze al- dera, hainbat neurri prebentibo ezarri ditu Hernaniko Udalak Jai Batzordearekin batera kultur ekintzetan. «Lehenik eta behin, garrantzitsuena, aforoa kontrolatuko dugu, hori gainera oso garrantzitsua da. Distantziak ere mantendu beharko dira, minimo 2 metrokoak izanik. Maskarilak erabiliko dira, desinfektanteak egongo dira... Egia esan, oinarrizko neurri hauekin, ez dugu arazorik espe- ro, aldiro gainera jendearen pi- laketa saihesten saiatuko gara egiten diren ekitaldi guztietan behintzat». Udan ere, kultur ekintzak Jai Batzordeak azaldu du, ez dela epe finkorik zehaztu udako kultur ekintzei dagokienez, «Hernaniko Udalak aurreko urteetan ere egin izan ditu Ave Maria parkean kultur ekintzak, eta aurten ere, Udalak horri eusteko apustua egin du, beti segurtasun neurriak kontutan hartuz, noski». Beraz, datozen hilabeteetan joango dira iragartzen, udako kultur ekintzei buruzko berriak.

Aurreko asteburuan izan zen 'Kulturaz gozatu, elkar zaindu' egitasmoaren lehen ekintza, Chillida Lekuko irekieran.

SAN JOANAK 2020

GAUR:

11:45, Alkatearen agurra. Zuzenean jarraitu daiteke Streaming bidez www.hernani.eus webgunean edo FM: 91,8 Mhz irrati frekuentzian.

12:00, Omenezko suziriak auzoetan. Bertan izango dira:; Txistulari Banda, Musika Banda eta Musika Eskolako musikariak.

17:00 eta 19:30, Epa Txiki. Demode Quartet. Emanaldia familientzat kiroldegiko pistan. Bi saio izango dira.

20:00, Hernaniko Musika Banda eta Txistularien Banda, Hernaniko kaleetan zehar, auzoetan...

Balkoiak apaintzeko deia ere luzatu du Udalak, ekainaren 23rako.

BIHAR: 

09:00, Diana kaleetan zehar, auzoetan...

12:00, Hernaniko Musika Banda eta Txistularien Banda kaleetan, auzoetan...

18:30, Bertso jaialdia, bertan izango dira: Maialen Lujanbio, Nerea Elustondo, Agin Laburu eta Beñat Gaztelumendi. Gai-jartzailea: Eli Pagola. Atsegindegin. Bertso Eskolak antolatutako emanaldia izango da.

20:00 eta 21:15etan, Kilimak eta Xabi Solano. Kiroldegiko pistan izango dira musika emanaldi hauek.

ETZI, osteguna:

12:00, Munduko Musikak eskainiko da Atseginde- gin, Amherrek antolatuta.

20:00 eta 21:15etan, Bitartean/ Iñaki Salvador, Garbiñe Insaus- ti eta Nahia Valle. Kiroldegiko pistan.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!