Pentsiodunak

Plazan pentsiodunen elkarretaratzea egingo da gaur hiru hilabete ostean

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 22a, 00:00
Pentsiodunak udaletxeko arkupeetan bilduko dira gaur, 12:00etan.

Arkupeetan elkartuko dira, eguerdiko 12:00etan, bilera bat egiteko, beharrezko segurtasun neurri guztiak hartuta.

Jubilatuen elkarretaratzeak bueltan dira eta gaur 12:00etarako bilerara deitu dute Plazan udaletxeko arkupeetan. Bertan elkartzen ziren astelehenero, erretiratuak eta pentsiodunak, beraien eskubideak aldarrikatu eta pentsio eta bizitza duin bat izatea eskatzeko. Koronabirusagatik alarma egoera ezarri baino lehen izan zen hori, baina eten egin zituzten deialdiak, martxoan.
Hiru hilabete hauetan, ordea, ez dute galdu grina, aldarrikapenekin jarraitzeko. 

Beharrezko neurriekin, hurrengo pausoak
Landuko dituzten gaien artean daude, besteak beste, honakoak: pentsio publiko eta duinak defendatzea, «orain eta betira­ko»; osasun pu­bliko eta ka­li­ta­teazkoaren alde egitea; nahi gabeko bakardadeari konponbidea bilatzea; eta pobreziaren aurka egin eta RGI duina eskatzea
Elkarretaratzea egiteko beharrezko segurtasun neu­rriak hartuko dituzte. Guzti horiekin, bat egiteko deia luzatu diete, «adinekoen, pen­tsioen eta zaharren egoitzen egoerarekin kezkatuta» dauden guztiei, eta egoera horrek eragiten dienei. «Erretiratuek eta pentsiodunek ahotsa eta botoa ditugu», nabarmendu dute deialdian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!