Eliza

San Joanetako eliz ospakizunetan hainbat aldaketa egingo dira

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 22a, 00:00

Bihar San Joan bezperan ez da arratsaldeko mezarik izango. San Joan eguneko meza nagusia 12:00etan ospatuko da eta ez 11:00etan.

Aurtengo San Joan Jai eguna oso berezia izango da eta herrian  festa ofizialik izango ez denez gero, eliz ospakizunetan hainbat aldaketa egingo dira. San Joan bezperan, bihar asteartean, 19:00etan Salbea eta San Joanen goratzarrearekin omenduko da zaindaria. Ez da arratsaldeko mezarik izango.
San Joan egunean, berriz, goizeko 09:00etako meza parroki elizan ospatuko da, Eta meza nagusia 11:00etan izan ordez, 12:00etan ospatuko da. 
Ostegunean, hilak 25, 11:00etan, Elorrabiko zubian duela 42 urte hil ziren sei herritar (eta beste bat geroago) gogoan izango dituzte bertako mezetan.
Larunbatean konfinamentu garaian hil zirenen aldeko hileta-mezak ospatzen jarraituko dute.

Premiazko bulegoa
Premiazko gauzetarako parrokiko bulegoan hartuak izateko deitu egin behar da aldez aurretik bertako telefonora, (atean jarrita). Mezatarako asmoak edo presa gabeko enkarguak telefonoz edo parroki-etxeko buzoian idatziak sartu edo sakristian eman daitezke, meza aurretik edo ondoren. Bada Caritaseko beste teléfono bat bulegoko sarreran, oraingoz harrera eskainiko zaie aldez aurretik deitutakoei

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!