Erremontea

Urdinak nagusi, Galarretan

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 21a, 00:00

50garren urteurreneko Erremonte Txapelketarekin bueltatu zen atzo  erremontea Galarretara. Bi partidu jokatu ziren eta bietan urdinak nagusitu ziren, nahiko erraz. Lehenengo partiduan, Endika eta Juaneneak 35-28 irabazi zuten Urriza eta Zubiriren aurka eta bigarrengoan, Ansa II eta Larrañagak, 35-23, garaitu zituzten Goikoetxea V eta Barrenetxea. Garaipen horiekin urdinek launa puntu batu dituzte eta bikote gorriek ez dute lortu punturik. Bikote orekatuak, orekatuago eta sendoago aritu ziren bi partiduetan, merezimendu osoz irabaziz.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!