Bazkideei kuotarik ez kobratzea erabaki du Hernaniko Arraun Elkarteak, «aurten bizitzen ari garen urte aldrebesa eta nahasia dela eta». Hala jakinarazi zuen klubak atzo. Hasiera batean, kobraketa atzeratuko zutela azaldu zuten, baina azkenean, erabaki dute 20 euroko kuota hori ez kobratzea. Horrek guztiak ez du klubaren jarduna etengo, ordea; eta adierazi du, zuzendaritzak lanean jarraitzen duela: «datorren denboraldian gure ontziak berriro uretan ikusteko ahalegin guztiak egiten ari gara. Espero dugu, datorren denboraldian ere zuen babesa izatea» Bazkide kuota ez kobratu arren, inork bere laguntza eman nahiko balu aurten, bi bide jarri dituzte eskura: 3008 0170 1114 5861 5125 Rural Kutxako kontu korrontea; edo Bizum bidezko ordainketa 679 219 342 telefono zenbakira. Izen-abizenak ere jartzea eskatu dute. Klubak jakinarazi du, azkenik, protokolo bat osatu duela, bere jarduerari berriro heltzeko; eta Udalaren oniritzia ere baduela. «Laster izango da martxan, Elorrabiko egoitza ere».