"Noizbehinkako harreman batean orgasmorik sentitu ez nuelako, harremankide batek baztertu ninduen. Horren ondoren, bolada txar bat pasatzen ari nintzen eta Plax-era joan nintzen.
Normalki ez nituen orgasmoak izaten, soilik, bakarka eta masturbazioaren bitartez. Ordura arte, ez zen niretzako tragedia bat izan.
Plax-en, egoera modu objetiboan azaldu zidan sexologoak, ikuspegi orokor batetik ulertarazi zidan, jokabideetan eta sexualitatearekiko, eta zehazki, erotikarekiko, nire jarreran azpimarra jarriz”.
“Neure burua hobeto ezagutzeko pistak eta baliabideak eskaini zizkidan, neure burua askatu, auto-konfidantza indartzeko eta lotsa galtzeko”.
“Ez nuen inoiz mutil horrekin orgasmorik izatea lortu, lehen esan dudan bezala, harreman esporadikoa, motza izan zen eta horrela geratu zen. Hala ere, laguntza eskatzeko abiarazlea izan zen. Egia esateko ez zitzaidan ezer txarrik gertatzen. Etiketatu ninduten edo nik neuk neure burua etiketatu nuen “orgasmorako ez-gai” bezala, urte askoan, betirako kentzea erabaki nuen arte”.
“Gaur egun, ederki nago nire sexualitateaz guztiz gozatzen dudan harreman batean”.
Deseroso sentiarazten gaituen etiketaren bat baldin badugu, ezgaitu sentiarazten gaituen zamaren bat, ez dugu horrekin betirako bizi beharrik. Arintzeko moduak hor daude, guk erabakia hartzeko zain.