Mikel Insausti hernaniarrak 90garren hamarkadan eta mende hasieran Ertameriketara eta Hegoamerikara egindako bidaien bizipenak jaso ditu 'Viaje al centro de los sueños' liburuan. Liburua Hernaniko Elkar liburudendan dago dagoeneko salgai eta bizipen pertsonaletik Latinoamerikako herrialde desberdinen erradiografia sozial eta politikoa jasotzen du. «Aldaketa eta mugimendu sozial eta politiko asko izan zen garaia da igaro nituen herrialde horietan».
Insaustik 90eko hamarkadan Erdialdeko Amerikan igaro zituen bi aldi kontatzen ditu, El Salvador eta Guatemala mugimendu gerrillarien eta AEBetako gobernuak finantzatutako eta hornitutako armaden arteko gatazka armatuetan murgilduta zeudenean. Hamarkada bat geroago, egileak ingurumena eta gizartea esploratzeko bidaia luze bati ekin zion Hego Amerikako kontinentearen sakonetik. «Borroka eta itxaropen haundien garaiak».
Liburu hau hiru etapatan idatzi da
Lehen eskuizkribua, 1991n eta 1992an Erdialdeko Amerikara egin zituen bi bidaia luze kontatzen ditu. «Hamarkada horren amaieran idatzi nuen, gaixotasun batek eguneroko zereginetatik urrundu ninduela aprobetxatuz. Une historiko bat gogoratuz, 90eko hamarkadaren hasiera, Erdialdeko Amerika gatazka zibil armatuen hamarkadak atzean uzten hasi zenekoa, idazteari ekin nion».
Garai nahasiak izan ziren. Sobietar Batasunaren desagerpenak, San Salvadorren jakin zuena Insaustik hain zuzen ere, joko geoestrategiko guztia aldatu zuen Erdialdeko Amerikako taulan. «AEBei jada ez zitzaien interesatzen diruz eta irudiz garestiak ziren gerrak finantzatzea, eusten zien gobernuek giza eskubideak urratu zituztelako».
El Salvadorren, 1989an FMLNren gerrilla erasoaldiaren ondoren, «gatazka ezin zen militarki konpondu, eta gatazkan zeudenak Bake Akordio bat negoziatzen ari ziren, eta akordio hori berresteko aukera izan nuen 1992ko abenduan» dio bidaiari hernaniarrak.
«Azken sarraskia 1989. urteko azaroaren 16koa izan zen. Ejerzitoaren, talde militar batek hil zuen Ellakuria, beste bost apaizekin, etxekoandrearekin eta honen alabarekin batera, San Salvadorko unibertsitatean (UCA) egindako eraso batean. Ondoren, Insausti Guatemalan egon zen urteetan bake negoziazioak hasiberriak ziren, «baina baldintzak ematen hasi ziren, nazioarteko komunitatearen ikuskaritzarekin, herrialdetik Mexikora ihes egin zuten milaka errefuxiaturen itzulerarako, euren bizitzak salbatzeko».
El Salvadorrek kanporatua ere izan zen et Guatemala joan zen derrigorrez El Salvadorretik irten eta gero. «Honela, bi errepublika hauetan itxaropen garai bat irekitzen zen, indarkeriazko hamarkadek, era askotako diktadurek eta injustizia sozial sakon eta errotuak gogor zigortuak. Zoritxarrez, urte batzuk geroago, beste indarkeria-, delinkuentzia- eta estortsio-mota batzuk sortuko ziren eta jarraitzen dute» dio Insaustik.
Liburuaren bigarren zatia Hegoameriketan, Foro Sozialean partehartuta
Liburuaren bigarren zatiaren zirriborroa 2006an idatzi zuen eta
zortzi hilabeteko bidaia bat kontatzen du, 2005ean «Hegoamerikako hainbat herrialdetara egin nuena, Brasil eta Paraguaiko Errepublikan hainbat urtez bizi izan ondoren, lan eta aktibismo sozialagatik».
Brasilen eta Paraguain bizitzeak bi herrialdeen eta kontinentearen konplexutasunera hurbiltzeko aukera eman zion, baina Brasilian eta Asuncionen bizi izan ondoren, «Lokatzetara jaitsi» behar zuela sentitu zuen, Hego Amerikako errealitaterik sakonena eta urrunena ezagutu behar nuela, txikitatik neukan kontinentea. Hiri haundiak utzi eta herri txikiagotra mugitu zen liluratuta Porto Alegreko Foro Sozialean parte hartu ondoren.
«Foro Sozialean ezagututako bi aktibistak lagunduta Argentina eta Txilera joan nintzen hango giroa ezagutzera» leku batetik bestera, eta kontinentean herrialdez herrialde, beti poliki bidaiatzen saiatuz: lehorretik, itsasotik edo ibaitik.
Liburuaren bigarren zati honetako kapituluak kronologikoki eta herrialdeka antolatuta daude, trazatutako ibilbideari jarraituz. Horregatik, herrialde batzuk errepikatu egiten dira liburuan zehar, «nire bidean sartu eta atera egiten bainintzen, beste muga batetik berriro sartzeko. Argentina eta Txileren kasua da, Patagoniatik iparralderantz igotzen denean, herrialde baten eta bestearen arteko muga zeharkatzea baita bidaiatzeko modurik naturalena».
Mende honen hasiera aurrerapen sozial haundien garaia izan zen eskualdeko herrialde askotan. Luiz Inácio Lula da Silva Brasilgo presidente aukeratzeak inflexio-puntu bat eta itxaropen berritu bat ekarri zituen, politikaren bidez jendearen bizi-baldintzak hobetu zitezkeelako ustean.
Indigenen eta mehatzarien martxan parte hartu zuen Bolivian
«Hala ere, gatazka sozial eta kulturalek oso ezkutuan jarraitzen zuten beste herrialde batzuetan, Bolivian adibidez, non lehen lerroan presidente baten erorketa bizi izan nuen, meatzarien eta indigenen bultzadaren aurrean, erorarazi nahian».
Argentina krisi ekonomiko, sozial eta instituzional sakon batean murgilduta zegoen, 2001eko corralito-aren ondoren, eta Txilek, ekonomikoki egonkorra bazen ere, gatazka sozial larbatuekin jarraitzen zuen (gutxiengo etnikoen integrazioa, adibidez).
«Herrialde horiek guztiek osatu zuten nire bidaia hegoamerikarra».