Udalekuak

Udako kanpus teknologikoan izena emateko epea irekita, astelehenera arte

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 20a, 00:00

«Erabilera ona eta sorkuntza» sustatzeko, udaberriko itxialdiaren ondoren, Udako Campus Teknologikoan UDALAB IDEOn, izena emateko aukera dago. Bi txanda egingo dira: ekainak 29tik uztailak 3ra eta uztailak 6tik 10era, Aratz Ikastetxean, 5-16 urte bitartekoentzat. Bietan ordutegi bera izango da: 09:30-13:30etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!