Pentsiodunen elkarretaratzea deitu dute datorren astelehenerako, Plazan

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 19a, 00:00

Udaletxeko arkupeetan biltzeko hitzordua jarri dute berriro, erretiratu eta pentsiodunek.

Udaletxeko arkupeetan elkartuko dira, eguerdiko 12:00etan, bilera bat egiteko, beharrezko segurtasun neurri guztiak hartuta.

Plazan elkartzen ziren astelehenero, erretiratuak eta pentsiodunak, beraien eskubideak aldarrikatu eta pentsio eta bizitza duin bat izatea eskatzeko. Koronabirusagatik alarma egoera ezarri baino lehen izan zen hori, baina eten egin zituzten deialdiak, martxoan.

Hiru hilabete hauetan, ordea, ez dute galdu grina, aldarrikapenekin jarraitzeko. Eta horregatik, elkarretaratzea deitu dute datorren astelehenean, Plazan bertan, udaletxeko arkupeetan. Eguerdiko 12:00etan egingo dute bilera.

 

Beharrezko neurriak hartuta, hurrengo pausoak mahai gainean jartzeko ordua

Elkarretaratzea egiteko, hori bai, beharrezko segurtasun neu­rri guztiak hartuko dituzte, aurreratu dutenez. Guzti horiekin, bat egiteko deia luzatu diete, «adinekoen, pen­tsioen eta zaharren egoitzen egoerarekin kezkatuta» dauden guztiei, eta egoera horrek eragiten dienei. «Erretiratuek eta pentsiodunek ahotsa eta botoa ditugu», nabarmendu dute deialdian.

Landuko dituzten gaien artean daude, besteak beste, honakoak: pentsio publiko eta duinak defendatzea, «orain eta betira­ko»; osasun pu­bliko eta ka­li­ta­teazkoaren alde egitea; nahi gabeko bakardadeari konponbidea bilatzea; eta pobreziaren aurka egin eta RGI duina eskatzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!