Bilera gaur, eta posta bidezko botoa emateko informazio gunea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 18a, 00:00

Podemos Hernani Ahal Duguren zirkuluak gaur, 19:00etan, bilera antolatu du egoitzan (Elkano kalea, 1, behea), ondorengo gaiak jorratzeko: Udal Taldearen gaiak, hauteskunde-kanpaina, Udal idazkari nagusiaren hautagaitzak, gizarte-mugimenduei buruzko informazioa, Euskaraldia, Eraso matxistak eta galde-eskeak. Podemosetik jendea bileretara gerturatzea animatu nahi dute; bilerak beti dira irekiak, eta ez da beharrezkoa Podemos Ahal Duguren parte izatea bileretara joateko. Bestetik, Hernaniko herritarrei jakinarazi nahi die egoitza irekita egongo dela posta bidezko botoaren berri emateko, gaurtik uztailaren 2ra arte, asteazkenetan 10:00etatik 12:00etara eta ostegunetan 18:00etatik 20:00etara

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!