Dobera Euskara Elkartea

Doberaren urteko batzarra, gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 17a, 00:00

Osasun alarma egoera tarteko, atzeratu egin den aurtengo urteko batzarra, Dobera Euskara Elkarteak gaur egingo du arratsaldeko 18:30etan hasita. Bi modu egongo dira batzarra jarraitzeko. Biterin egingo da eta presentzialki parte hartu daiteke, beti ere neurriak betez, eta telematikoki ere jarraitu daiteke. Telematikoki jarraitzeko dobera@dobera.eus webgunera idatzi behar da eta jarraitzeko esteka bidaliko da. Bertan landuko dituzte, batetik, 2019 urteko balantzea, 2020 urterako aurreikusita zeuden egitasmoak zein ziren, eta orain arteko egoera zein den. Eta horiekin batera, zuzendaritza talde berriaren aukeraketa ere egingo dute. Izan ere, zuzendaritza taldea aldatzeko urtea da aurtengoa.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!