Lana

«Premia haundia» duten etxeko langileei laguntzeko, 'Erresistentzia Kutxa' martxan da

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 13a, 00:00
Kanpainaen egitekoa zein den kontatu digute Kattalin Artola, Hernaniko Koordinaora Femnistako ordezkariak, eta Angelina Joselin Cruz, etxeko langileak.

Azken hilabetetako pandemia dela eta, etxeko langile asko orandik eta egoera zaurgarriagoan geratu dira. Horregatik, ‘Erresistentzia Kutxa’ jarri dute abian Hernaniko etxeko langileek, AMHER, SOS Arrazakeria eta Mugimendu Feministarekin.

Hain zuzen ere, osasun krisia dela eta, eta baita honek eragin dituen krisi sozial eta ekonomikoagatik ere, langile askoren egoera okertu egin da lurraldean. 
Hernaniko etxeko langile gehienak lanik gabe geratu dira, eta hilabeteak daramazkite soldatarik gabe. «Ezagutzen ditugun etxeko langileen 27 emakumetatik, bost izanezik, gainontzeko 22ek arazoak izan dituzte: koronabirusa hasi zenean lanetik bota zituzten», dio Angela Joselín Cruzek,  eta «horietako askok seme-alabak dituzte». 
Horregatik, Oarsoaldeako Oiartzun eta Errenteriako herrietan egin duten moduan, eta baita Tolosan ere, COVID-19aren ondorioz lanik gabe geratu diren emakume guztien beharrak ikusita, Hernaniko etxeko langileak harremanetan jarri zien mugimendu feministarekin batera, kanpaina hau martxan jartzeko. 
«AMHER elkartearen bidez, etxeko langileak talde feministarekin harremanetan jarri ginen», dio Cruzek. «Oso babestuta sentitu gara Mugimendu Feministak eta AMHERek emandako laguntzarekin. Beti daude gure zain: deitu eta nola gauden galdetzen digute». Gainera, gainontzeko herrietan ekimena aurrera eraman dutenekin hitz egin dute, «Hernaniko etxeko langileak lagundu nagi ditugulako». 
Hori horrela, herriko hainbat komertzio eta tabernatan daude kutxak; hala nola, Kide tabernan, Lurreko dendan, Kale Nagusiko Aliproxen eta Gardanbera dendan. 

«Ez dugu egoera hau ikusarazteko borroka hemen amaitzerik nahi. Hau ez COVID-19aren ondorioz eman den zerbait: lehendik ere esplotatuta zeuden langile hauek»

«Dirua jasotzeko premia haundia duten emakumeak daude»
Gogorarazi du Artolak, garrantzisua dela «diru fisikoa eskuetan izatea, emakume batzuek premia handia dutelako». Dio, «bestela ez dute diru sarrerarik izango ekaineko gelako errenta ordaintzeko». 
Adierazi dute, diru bilketarako kutxez gain, badagoela aukera donazioa kontu korrontez egiteko, zenbaki honetan: 2095 5013 70 9114 1222 35. Kontzeptuan «etxeko langileen erresistentzia kutxa» jartzea gomendatu dute, ingresoa egitean. Bestalde, esan dute kutxak ekainaren 30ean erretiratuko dituztela. 
Azpimarratu dute ‘Erresistentzia Kutxa’ «emakume hauei zuzenduta» dagoela; hain zuzen ere, alokairua ekainean bertan ordaindu behar dutenei eta koronabirusagatik soldata gabe geratu direnei. Etxeko emakume langileen izenean hitz egin du Cruzek, eta esan du, «emakume asko» daudela egoera horretan eta horregatik erabaki dutela kutxak Hernanin jartzea. 
Mezu argia helarazi dute: «dirua ezer ez duten emakumeentzat da, baliabiderik ez dutenentzat eta instituzioetatik etorritako laguntza jasotzeko aukerarik ez dutenentzat».
Jakinarazi du harremanetan jarri direla Hernaniko etxeko langileekin, «egunero egin dizkiegu elkarrizketak eta galdetu diegu ea zer moduz dauden». Hala ere, tamalez, erantzuna txarra izan dela dio: «emakume asko gaizki daude; pandemia dela eta, lanik gabe geratu dira, kaleratu egin dituztelako». Salatu du, «beste batzuei lanaldia murriztu» dietela, eta «horietako askori ez dizkiete hainbat hilabeteko lana ordaindu», adierazi du. 

Mugimendu feministak ez zuen zalantzarik izan, ekimenean esku-hartzeko
«Kanpainaren funtsa zein zen aipatu zigutenean, ez genuen zalantzarik izan», aitortu du Artolak. «Behin baino gehiagotan egin dugu lan elkarrekin: martxoaren 8an edota azaroaren 25ean esaterako». 
Gainera, «lan erraza» izan zen etxeko langileek proposatutako kanpaina aurrera eramatea, emakumeek hasieratik esan zietelako haien asmoa zein zen. «Modu birtualean egin genuen lehenengo bilera», esan dute. «Ikusgarritasuna eta indarra eman nahi diegu», adierazi du mugimendu feministako ordezkariak, «oinarrizko beharra» delako. Izan ere, emakume askok pairatzen dute kanpaina honek babestu nahi duen egoera «tamalgarria». 
Begiak busti zaizkio Cruzi, bere etorkizunaren inguruan galdetu diogunean. 26 urte ditu eta urtebete igaro da bere lurraldea atzean utzi zuenetik. Hondurasetik Euskal Herrira iritsi zenean «ez nuen ezer ezagutzen eta guztia berria zen niretzat» eta dio, gainontzeko langileei ere berdina gertatu zaiela. 
Gizarte eta osasun arloko ikasketak hasi zituen Cruzek, eta hauek bukatzea da bere helburua, «oso garrantzitsua» baita titulu hori, lana lortzeko. «Aurrera egin nahi dut, ikasturtea amaitu eta lanean jarraitu», esan du. Itxaropena islatu da Cruzen begietan, kontakizun osoan zehar.

«Hilabete osorako 50 eurorekin bizi behar dut» dio Cruzek

«Gizarteak, orokorrean, ez gaitu babestu»
Etxeko langileak diren emakumeak, gehienak atzerritarrak dira. Beraien herrialdea utzi behar izan dute, bertako egoera politiko, ekonomiko eta soziala oso eskasa delako. Emigratzeko beharra izan dute eta dena utzi dute atzean: familia, lagunak, etxea… Cruzen kasua da hori: «egoera oso gaizki dago Hondurasen, eta duela urtebete iritsi nintzen Euskal Herrira». 
Egun, etxeko langilea da. Hala ere, Cruz erizaina da ofizioz, eta dio, «eskuak lotuta dituela sentitzen dela hemen eta azaldu du, «sentimendu hau areagotu egin da koronabirusarekin». Gaixotutako pertsonen kopuruak gora egin zuen ahala, laguntzeko gogo haundia izan zuen. 
Baina gobernuak ez du bere titulua onartzen eta konbalidazioak egitea oso zaila da. «Oso prozesu luzea eta konplexua da baliozkotzeena», baieztatu nahi izan du, Artolak. 
Aitortu dute «kasu ezberdin asko» daudela. Artolak azaldu du, «datu-base bat dago atzerriko herrialdeetatik etorri eta hemen lan egiten saiatzen diren emakume askorekin». Datu basu horretan egoteko, «Emakumeak SOS arrazakeriara joaten dira eta bertan erregistratzen dira».  

Agenda politikoan «egon behar duen» gaia, etxeko langileena
Hala ere, bizi dugun osasun krisiak, krisi sozialak eta ekonomikoak Euskal Herriko elkarte eta talde askoren ekimenak geldiarazi ditu eta ohikoa denez, indar guztiak larrialdi sozialari erantzuteko birbideratu dituzte. Baina antolatzaileek eta ‘Erresitentzia Kutxa’-ko protagonistek ez dute guzti hau anekdota huts batean geratzerik nahi. «Gai soziala izateaz gain, ardura politiko baten aurrean gaude, eta zalantzarik gabe agenda politikoan egon behar du», argi utzi du Koordinadora Feministako ordezkariak. 
Baina emakumeen egoera latz hau ez da koronabirusaen ondorioz sortu den zerbait. Alderantziz, pandemiagatik «areagotu» egin da, baina lehendik ere, «gaizki geunden». Cruzek esan du, azarorik ez duela lan egiteko aukerik izan eta horrregatik, baliabide falta ere izan duela hilabete guzti hauetan. Noski, COVID-19ak zailtasun haundiagoak jarri dizkie. 

«Hernanin kontratua duen emakume baten kasua baino ez dut ezagutzen, baina paperak dituelako gertatzen da hori»


Kasu asko ezagutzen ditu Cruzek, eta batekin gogoeta egin du: «Ezagutzen dut hirurogeita bi urte dituen andre bat. Paperak ditu eta alaba irakasle duen emakume batekin ari zen lanean, baina hau etxetik lanean ari denez, kaleratu egin zuten nire ezaguna, bestelako arrazoirik gabe». Azaldu nahi izan du, «horrekin esan nahi dut, paperak izan edo ez, emakume asko kaleratu dituztela konfinamenduan». 
Jakinarazi du, Cruzek, etxeko langile gehienek ez dutela legearen araberako kontraturik. «Paperak ez ditugulako aprobetxatzen dira, kontraturik ez egiteko eta gutxiago ordaintzeko», dio. «Eta gauza bera gertatzen da etxebitza edo logeletako errentarekin». 
Artolak aitortu du «orgin gurpila» dela hau: «ez daude inon erregistratuta eta horregatik, edozein erakundetan laguntza eskatzeko orduan, beti lortzen dute ezezkoa». Berriro azpimarratu du gai politikoa dela eta esku-hartzea eskatu du. «Araututa ez badaude, ez dute inoiz alokairu-kontraturik edo lan-kontraturik izango» eta beraz, ikusezinak izango dira, «erregistroan erregistratuta ez daudelako», hain zuzen. 
Baina funtsa ez omen dago, zehazki, paperak izatearen kontuan. Izan ere, erregularizatuta dagoen eta paperak dituen emakume bat ezagutzen du Cruzek, eta honek ere arazoak izan ditu. «Nagusiak ordutegia murriztu zion eta ez zion martxoko soldata ordaindu», dio. «Eguneko 24 orduak ematen ditu gizon bat zaintzen, eta hilabetean 800 euro jasotzen ditu egindako lan guztiagatik». 
Egoeraren aurrean, AMHER-eko kideekin jarri zen kontaktuan eta «prozesuan lagundu zioten», aderazi du. «Uste dut arazoari irtenbidea jarri ziotela».
Hala ere, egia da kaleraketa eta soldata murrizketa gehiengoak erregularizatuta ez dauden emakumeek pairatu dituztela. «Hor dago gakoa», azaldu du Koordinadora Feministako ordezkariak. Izan ere, lan-kontratua eta lo-tokiarekin kontratua  izateko arazo gehienak izaten dituztenak dira, orokorrean, paperik ez duten emakumeak eta beraz, egoera irregularrean daudenak. 

«Hartu edo utzi, zuk erabaki»
Hori bera da Cruzi esan ziotena, 400 euroko soldatako lana eskaini ziotenean. Baina hartu egin behar izan zuen, dio. «300 euro ordaintzen ditut bizi naizen gelagatik, eta guztira, gastuekin, 350 eurotara igotzen da ordaindu beharrekoa». Izan ere, adierazi du azarotik soldatarik gabe bizi behar izan duela, eta egoera gehiegi konplikatzen ari zitzaola, azken hilabeteetan.
Kalkuluek ez dute gehiagorako ematen, eta onartu du 50 eurorekin egin behar duela hilabetea. «Jainkoari eskerrak, elikagaien bankua dago», esan du. Bertara joaten dira emakumeetako asko, hilabeteko beharrezko elikagaiak lortzera. 
«Hemengoek nahi ez ditugun lanak egiten dituzte», salatu du Artolak, etxeko langileei erreferentzia eginez. Lanpostu duinak diren arren, orokorrean hitz eginda, garbitze lanak eta hirugarren adineko pertsonei beraien beharretan laguntzea da atzerritik etortzen diren emakumeei egokitzen zaien lana. 
Besalde, etxeko langile gehienak logelatan bizi dira. Gainera, askok gela elkarbanatzen dute, beste pertsona batekin, gastuak ere erdibana egiteko, errenta «oso garestia» baita. «Logeletan bizi gara eta badakit herrian 8 edo 10 pertsona bizi direla hiru logelako etxebizitza batean», salatu du Cruzek. 
«Hau hemen gertatzen ari da, Hernanin». Honen inguruan, gehitu nahi izan du: «Gutaz aprobetxatzen dira gelaren errentarekin eta ez digute kontraturik egiten». Dio, etxeko jabeek diru laguntzak jasotzen dituztela gela alokatzeagatik, baina ez dietela kontraturik egiten emakume hauei. Izan ere, «kontratua eginez gero, laguntza galduko lukete». 

«Bildutako diruarekin, etxeko langileen emakumeek logela gutxienez hilabete honetan ordaindu ahal izatea nahi dugu»

Egoera zaurgarrienean dauden emakumeen datu base bat 
Cruzek helarazi du laguntza jasotzeko eta emakumeak babestuago sentitzeko, AMHER-ek eta SOS Arrazakariak datu base bat dutela. Hain zuzen ere, egoera zaurgarrienean dauden etxeko langileak edota kanpotik etorritako emakumeak daude bertan.
Modu honetan, errazagoa da  identifikatzea zeintzuk diren behar edo premia larrina dutena. Prozesua ere, azkarragoa da datu guzti horiek eskura izanda.Honen inguruan, Artolak zehaztu du «datu-base bat dago atzerriko herrialdeetatik etorri eta hemen lan egiten saiatzen diren emakume askorekin». Esandakoa zehaztu nahi izan dute, «pertsona ahulenengana iritsi nahi da, AMHER eta SOS Arrazakeriara jotzen dutenengana».
Horregatik, Cruzek eta Artolak jakinarazi dute talde hauek eta baita mugimendu feministak ere, laguntza eskainiko dietela pertsoa guzti horiei, ahal duten moduan eta ahalik eta azkarren. Horrela, babestuta sentituko direla. Baina horretarako, egoera latza bizi dutenek aurrerapausua eman behar dute eta haietara jo behar dute, laguntza eske: «entitateekin kontaktuan jarri eta beharra ikusten bada, zerrendan erregistratuko dira».

Erakunde eta talde ugari, ekimena bultzatzen
Esan bezala, ‘Erresistentzia Kutxa’ ez da soilik Hernanin egin den kanpaina. Alderantziz, atzean dira herrietako mugimendu feministak eta zaugararriak direnei babesa eskaintzen dietenak.
Talde guzti horien artean daude, hain zuzen ere: Feministas por Nicaragua-Euskal Herria Elkartea, Mujeres con Voz (Getxo) Elkartea, Mujeres Tejiendo Red Elkartea eta Trabajadoras No Domesticadas. Bestalde, Laguntzaileak dira: Fondo de Mujeres Calala, Pikara Magazine eta Sortzen Kontsultoria.
Kasu honetan, Hernaniko etxeko langileen taldeak ideia «imitatu» nahi izan dute, AMHER, SOS Arrazakeria eta mugimendu feministarekin batera, eta herritarrei deialdia egin diete, laguntza eske. Izan ere, diote, herrian behar hori duten emakume asko daudela egoera horretan. Eta laguntza «ahal bezain pronto» eskaini behar dietela adierazi du Cruzek. Izan ere, horiek dira hilabete honetan lo-lekua ordaintzeko dirurik ez dutenak.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!