Hauteskundeak

Posta bidez botoa emateko bideak zabaldu dituzte alderdi politikoek

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 13a, 00:00

Uztailaren 12an egingo dira hauteskundeak Eusko Legebiltzarrerako eta uztailaren 2ra arte eman eta eskatu daiteke botoa postaz. 

Uztailaren 12an egingo diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak direla eta, posta bidez bozka eman nahi duten hernaniarrek badute aukera dagoeneko. Hernaniko EH Bildu, EAJ-PNV eta PSE-EEk informazio guneak eta tramitea martxan jartzeko bideak zabaldu dituzte. 
Honela, interesatuek informazioa jaso dezakete Hernaniko EH Bilduk Andre Kalean duen egoitzan.  Zalantzak argitu nahi dituenak Bilgunea zabalik izango du ondorengo egunetan: uztailaren 2ra bitartean: astearte eta ostegunetan (10:00-12:00 eta 18:00-20:00). Ostiraletan: 18:00etatik 20:00etara. 
Koronabirusak eragin du hauteskundean udaran, uztailaren 12an izatea, eta Hernaniko alderdi sozialistaren kideek Herriko Etxea zabaldu dute posta bidezko botoa izapidetzeko laguntza-zerbitzua, hauteskunde mahaietara joan ezin dutenentzat botoa ematera.
Maiatzaren amaieran hasi zuten tramitea egiteko bidea eta uztailaren 2ra arte, PSE-EEren egoitzan (Laiztiaga Auzoa, 8) egunero erantzungo da, astelehenetik ostiralera. Ostiraletan, 11:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egin daiteke. Gainera, ezintasunen bat duten edo gaixo dauden pertsonek honako aukera hau dute: Etxetik bozkatu notarioaren aurrean, eta tramitazio hori ere egin dezake alderdi sozialistak egoitzan.
Kontsulta guztiei telefono-zenbaki honetan ere erantzungo zaie:  94355 04 29.
EAJ-PNVren aldetik laguntzeko prest izango dira kontsultarako 900 840 384 doako telefonoan. Bertan bakoitzak aukeratu dezake boto-modalitatea eta botoa eskatzeko eta bidaltzeko daten eta epeen berri emango dete bozkatzaileei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!