Erakusketa

'Suzko irudiak' gaur arratsalderako

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 12a, 00:00

Gaur arratsaldeko 19:30etan, Nagore Legarretaren 'Suzko Irudiak' erakusketa ikusteko aukera egongo da, hemen: http://labur.eus/LuxnF

Gaur arratsaldeko 19:30etan, Her­naniko Kulturaz gozatzeko, online programazioaren baitan, Nagore Legarreta argazkilariaren eraskusketa egongo da ikusgai. 

 

India eta «poxpolo kaxa»

Gaurko saioa ‘Suzko irudiak’ izango da. Bertan, Indian poxpolo kaxa bat erabilita egindako irudiak jaso ditu, haien inguruko azalpen eta bideo batekin. Saioak ez du iraungo 15 minutu baina gehiago. Hernaniko Udalaren webgunean egongo da ikusgai, ‘Suzko irudiak’ : https://labur.eus/LuxnF. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!