Udal baratzen erabiltzaile izateko prozesua jarri zuen martxan berriro Hernaniko Udalak, COVID-19aren eraginez hasierako epeak bertan behera geratu zirelako. Eta gaur arte dago epea, horretarako eskaerak aurkezteko. Guztira 72 partzela izango dira, 30 metro karratukoak, Antziolan eta Sagastialden. Udaletxeko Herritarren Harrera Zerbitzuan aurkeztu behar dira eskaerak.