Piragua ikastaroa antolatu du datorren asterako, Hernaniko Udalak, 12 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzenduta. Arratsaldez izango dira saioak, 16:00etatik 17:30etara, datorren astelehenetik ostiralera. Doakoak dira, baina izena eman behar da, 10 euroko fiantza jarrita; eta gaur da azkeneko eguna, online: labur.eus/TbZH8.