Hernaniar bat salatu du Nafarroako Foruzaingoak, Aresoko industriagune batean hondakinak modu ilegalean botatzeagatik. Joan den larunbatean gertatu zen hori, eta abixua jasota, bertara azaldu zen Altsasuko patrulla bat. Ikerketa lanak egin ondoren, jakin zuten hernaniar bat zela, bertara hondakinak bota zituena.
Azaldu dutenez, hondakinen kudeatzaile baten itxurak egin zituen herritarrak, eta Aresoko Eluseder poligonoan, hondakinak bota zituen, horretarako baimenduta ez dagoen zonalde batean. Horren aurrean, salaketa jarri diote Ingurumenaren Babeserako Brigadako foruzainek, Hondakinen eta Zoru Kutsatuen Legearen arabera.