FERIA

Urbieta kalera bueltan gaur, feria

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 11a, 00:00

Plazan jarri zituzten arropa eta konplementuen postu batzuk, joan den asteko ferian.

Bertan jarriko dituzte berriro, joan den ostegunean Zinkoeneara eta Plazara mugitu zituzten postuak. Landareenak, Latsunbeberriko plazan.

Herriko toki ezberdinetan banatu zituzten feriako postuak, aurreko ostegunean, segurtasun neurriak tarteko. Baina gaurkoan, Urbieta kalera bueltatuko dira berriro, joan den astean Plazara eta Zinkoeneara mugitu zituztenak. Hori horrela, Urbietan egongo dira elikagaien postuak, eta arropa eta konplementuenak. Landare saltzaileen hiru postuak, berriz, Latsunbeberriko plazan mantenduko dituzte.
Aurrekoetan bezala, trafikoari itxita mantenduko dute Urbieta kalea, feriak irauten duen bitartean. Anbulatoriotik Marielutseko sarrerara bitartean egongo da moztuta. Ezkerreko aldean jarriko dituzte postuak, eta oinezkoentzako eremua izango da kale osoa. Hori horrela, bertan ezingo da aparkatutako ibilgailurik egon, goizeko 08:00etatik aurrera.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!