Gaur egingo dute bigarren saioa, Hernaniko merkatari eta ostalariei zuzendutako elkar ikasketarako. Udalak eta Berriak elkarteak antolatuta, Zoom programaren bidez egingo dute, 14:15etatik 16:00etara, gaztelaniaz. Berrikuntza mapa izenekoa landuko dute, Harago Aholkularitzako Aran Erasunekin; eta doakoa da, baina aurrez eman behar zen izena, gurutze-a@hernani.eus helbidean.