Zabalik dago ekainaren haiseratik, Hernaniko Musika Eskolako 2020-2021 ikasturteko aurrematrikulaziorako epea. Bizi dugun egoerak eraginda, gestioak online izango dira, eta online ezin dutenentzat, «aukera presentziala egongo da aurretik hitzordua eskatuta badauka». Online gestioa egiteko musikaeskola.hernani.eus webgune bidez egin daiteke. Beste bi modu ere badaude, zuzen.musika@hernani.eus helbide elektronikora idatzi edo deitu, 943 33 70 50 telefono zenbakira. Aipatu moduan, modu presentzialean eginez gero gestioa, bulegoko ordutegia honakoa da: goizeko 12:30etatik 14:30etara, eta arratsaldeko 15:30etatik, 20:00etara. Gainera, Hernaniko Musika Eskolak, eskaintza pedagogiko zabala du aurtengoan. Hastapen taldeak eskainiko dira, 4-7 urte bitarteko haurrekin, lengoaia musikala landuko da, mota askotako intrumentuak jotzen ikasiko dute, hala nola, akordeoia, pianoa, biolina, txeloa, gitarra, saxoa, tronpeta, tronboia. Euskal instrumentuak ere ez dira atzean geratzen, besteak beste, txistua, dultzaina, txalaparta, alboka, trikitia eta panderoa.