Ekainaren 15etatik 19ra bitartean, gazteentzako piragua ikastaroak antolatu ditu Hernaniko Udalak. 12 eta 17 urteko gazteentzat zuzendutako saioak izango dira, eta arratsaldeko 16:00etatik 17:30etara iraungo dute.
Ikastaroa, doakoa da, baina Udalak jakinarazi du, plazak mugatuak direnez, «10 euroko fidantza» jarri beharko dela. Eta saio guztietan parte hartzen duenari, ikastaro amaieran fidantza iztuliko zaio.
Izen ematea, online
Izena emateko azken eguna, datorren osteguna da, hau da hilaren 11. Beraz, parte hartzeko gogoa izanez gero link honetara sartu: https://labur.eus/TbZH8.
Gainera, ikastaroa segurtasun eta higiene neurriak kontuan harturik antolatu dira. Aire librean egingo dira saio guztiak, eta taldea kopuruz txikia izango da. Jardueran erabiliko diren material guztiak ekintza hasi aurretik eta ondoren desinfektatuko direla azaldu du Udalak.