San Joanak bertan behera gelditu direnez, Hernaniko Sutu Jaiak taldekoek, herriko jaiei buruzko hausnarketa kanpaina jarri dute martxan. Eta hainbat galdera egiten dituzte bertan, hala nola, zergatik ospatzen ditugu festak? zertarako antolatzen dira? zer jai eredu bultzatu behar du Sutuk? zer lortu da orain arte? eta zer egingo dugu aurten?. Galdera hauei erantzuteko eta parte hartzeko deia luzatu dute antolatzaileek, «idatzi eta elkarbanatu gurekin zein den zure ideia eta hausnarketa».
Ideiak bidaltzeko kontaktua
Ekainaren 15 arte jasoko dira ideia eta hausnarketak, sutujaiak@gmail.com helbide elektronikora, edo sare sozial bidez ere idatzi daiteke.