Hernaniko Udalak, Berriak merkatari elkartearekin batera, elkar laguntza eta elkar ikasketa saioak antolatu ditu, Hernaniko merkatari eta ostalari guztientzat, eta saio hauek doakoak dira.
Bihar lehen saioa, euskeraz
Bihar eskainiko da lehen saioa, euskeraz. Eguerdiko 14:15etan emango zaio haisera, eta arratsaldeko 16:00etan amaituko da. Gehienez 15 pertsonak har dezakate parte bertan, eta Zoom plataforma bidez eskainiko da. Gaztelaniazko klasea, asteartean izango da, ordu berean, eguerdiko 14:15etan.
Saio hauekin, hainbat helburu lortu nahi ditu Hernnaiko Udalak, Berriak merkatari elkartearekin batera, hala nola, merkataritzaren edo ostalaritzaren aukeren, mehatxuen, indarguneen eta ahulguneen azterketatik hobekuntza eta garapenerako bideak elkarlanean sortzea. Ahalmen mapa bat egitea, eta azkenik, irekiera faseko mugimenduari «arreta jarri eta elkar eustea».