UDALA

Udalak antolatzen dituen ikastaroen antolaketan eta ordaintzeko moduetan, aldaketak egongo dira

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 7a, 00:00

Koronabirusak sortutako osasun krisiaren ondorioz, Hernaniko Udalak, ikastaroen antolaketan aldaketak egon daitezkeela aurreikusi du, eta hainbat «irizpide» hartu ditu kontutan, tasen kudeaketetan. 

Covid-19ak eragindako osasun krisi eta alarma egoeraren ondorioz, Hernaniko Udalak ikastaroen antolaketan aldaketak egon ditezkeela aurreikusi du, eta jakinarazi du, tasen kudeaketari begira, hainbat irizpide hartuko direla kontutan. 
Aldaketa hauek, 2020-2021 ikasturteari eragiten diote. 'Hernani' eta 'Kantuz' udal musika eskolak, Biteri kultur etxearen ikastaroak, udal euskategia, eta udal kiroldegiko zerbitzuetan ezarriko dira aldaketak, edo aipatutako tasen irizpideak. 
Honako hauek dira aldaketak: Zerbitzua edo klasea, presentzialki emateko aukerarik egon ez, eta online ematen denean, «dagokion tasaren kuotan, %25eko hobaria aplikatuko da». Aforoagatik eta halabeharrez, zerbitzua edo klasea presentziala eta online denean, «tasaren kuota osoa kobratuko da». Udalak zerbitzua edo klasea, presentzialki edota online ematerik ez duenean, etenda e­gon­go den denboraldi horri dagokion tasaren zatia ez da ko­bratuko. Eta azkenik, aforo mu­gagatik, zerbitzua edo klase or­duak murriztu behar badira, or­du murrizketaren proportzio be­rean murriztuko dira tasaren ku­otak. Eta ordainketa bakarra e­re, bertan behera geldituko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!