Datorren ikasturteko izen-ematea hasi dute, musika eskolakoek. Gestio guztia «online izango da, gure web orrialde berriari esker», musikaeskola.hernani.eus webgunean. Hala ere, aukera hori ez dutenek, modu presentzialean egitea posible izango dute, aurretik hitzordua eskatuta.