Datorren astelehenetik aurrera modu progresiboan irekiko dira kirola eta jarduera fisikoa egiteko udal instalazioak eta zerbitzuak. Gimnasioa izango da zabalduko den lehenengoa, aforo mugatua eta aurretik antolatutako txandak eginda. Igerileku estaliak izango dira hurrengoak eta, azkenak, kanpoko igerilekuak. Astelehenean, ekaina 8an, gimnasioa zabalduko da aforoaren %30arekin. Ordu bete eta erdiko txandak antolatuko dira.
Igerileku estaliak eta aire zabaleko ikastaroak ekainaren 15ean zabaldu eta hasiko dira martxan eta uztailaren 1ean jolas igerilekuak eta kiroldegiko barruko ikastaroak.
Hitzordua hartu behar da 943 55 21 85 telefono zenbakian edota 'kirola.hernani.eus' webgunean
Gimnasioa erabili nahi duenak aurretik hitzordua hartu beharko du. Telefonoz 943 55 21 85 edo kirola.hernani.eus webgunearen bidez har daiteke.
Hitzordua hartzeko ordutegia 07:00tatik 22:00etara izango da eta aurreko egunetik hartu daiteke. Bertan behera uzteko 2 ordu lehenago egin beharko da, bestela ez erabilitzat emango da hitzordua eta erabili ezean, hurrengo 72 ordutan ezingo da beste hitzordurik hartu zerbitzu horretan.
Aldagelak itxita hasieran eta bi toaila eraman beharko dira
Aldagelak eta takilak itxita egongo dira. Pertxeroak erabili ahalko dira (bakoitzean erabiltzailearen izena jarriko da). Kiroldegira sartzeko norberak bi toaila eraman beharko ditu baita maskarilla ere (kirola egiteko soilik kendu daiteke). Makina bakoitza erabili ondoren, erabiltzaileak berak garbitu beharko du spray batekin.
Barruko igerilekuak zabaltzen direnean irekiko dira aldagelak eta dutxan puntuak markatuta egongo dira distantzia mantentzeko helburuarekin.
Kiroldegia erabiltzeko baldintzak
Aurrez-aurreko atentziorik ez da emango kiroldegian (beharrezkoak diren kasuetan hartutako hitzorduetan salbu). Kafegunea itxita egongo da, eta makinak ez dira erabilgarri egongo (zerbitzuz kanpo). Txanda bakoitzak ilara egingo du (distantzia errespetatuz) kiroldegiaren kanpoaldean. Puntuak markatuko dira eta gidak jarri ere. Harrerako langileek sarreren kontrola egingo dute, izen-emate zerrendarekin kontrastatuz. Lehen fasean aldagelak guztiz itxita egongo dira. Igerilekuak irekitzean aldagelak irekiko dira, dutxa puntuak mugatuta izango dira, distantziak mantentzeko helburuarekin. Instalakuntzan puntu desberdinetan (gauzak ikutzeko aukera/arriskua dagoen puntu orotan) gel desinfektatzaile aparatuak jarriko dira.
Aforoa %30ekoa izango da eta distantziak mantenduko dira
Gimnasioaren zerbitzu irekiera neurriz eta segurtasun neurriak bermatu ahal izateko aforoa murriztuko da (%30). Makinen arteko 2 metroko distantzia bermatu eta txandak antolatu dira. Txanda bakoitzeko aforoa 42 pertsonentzako mugatu da eta txanda bakoitzeko denbora tartea ordu bete eta 30 minutukoa izango da. Horietatik 15 minutu sartzeko, ordu beteko jarduera egingo da eta 15 minutu garbitzeko eta irtetzeko.
Txanda batzuk, 65 urtetik gorakoak; haurdunak; osasun arrisku berezikoentzat gordeta egongo dira, 10:00etatik 11:30etara. Eta 11:30etatik 12:30etara instalazioa garbitzeko ordua erabiliko dute garbitzaileek. 15:30etatik 16:30etara bigarren garbiketa egingo da.
Sarreran tenperatura hartuko da eta hiru aldiz desinfektatuko da gimnasioa
Insatalaziora sartu bezain pronto tenperatura hartuko zaie erabiltzaileei eta eskuak gelarekin garbitu beharko dira. Txanda hartuta dutela konprobatu ondoren sarreratik zirkuito zirkular bat egin da. Irtetzen diren erabiltzaileak eta sartzen diren erabiltzaileak pasiloan topo ez egiteko.
Kirola egiten den espazioa hiru aldiz desinfektatuko da. Horrez gain, bi makina bakoitzeko spray desinfektatzaile bat egongo da. Spray desinfektatzaile hauek erabiltzaile bakoitzak erabiliko ditu, (emango zaizkien trapuak eta norbere toailak erabilita), makina bakoitza erabili eta gero egin beharreko prozedura da.
Makina desinfektatu ondoren eskuak ere gelarekin garbituko ditu. Ordua bukatzeko 15 minutu falta direnean kirolariek makinak utzi, desinfektatu eta gauzak jaso beharko ditu. Hau guztia betetzen dela ziurtatzeko begirale bat gongo da.