BERDINTASUNA

Kontzentraziorako deia luzatu da gaur arratsalderako, gertatutako eraso sexualak salatzeko asmotan

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 4a, 00:00

Azken urteetan «Hernaniko gizon gazte batek egindako erasoen berri» jaso da, eta hau salatzeko, gaur kontzentrazioa egingo da. 

Gaur arratsaldeko 19:00etan, kontzentrazioa egingo da Tilosetan, orain arte gertatutako eraso sexualak salatzeko asmotan. Izan ere, Hernaniko Koordinadora Feministak, azken urteetan Hernaniko gizon gazte batek egindako erasoen berri jaso izan du, eta  «dagoeneko 3 eraso sexual oso larriren berri izan dugu» jakinarazi du. Hori horrela, Hernaniko Koordinadora Feministak eraso hauen aurrean «haserrea» azalarazi du, eta gaur arratsalderako, kontzentrazioa antolatu du, aipatu moduan, gertatutako eraso sexualak salatzeko asmotan. Bertaratzeko deia luzatu du eta «zarata egiteko tresnak» eramateko eskakizuna ere egin du.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!