ARREMANITZ

Tratu Onen Foroa, gaur arratsaldean

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 3a, 00:00

Gaur arratsaldeko 18:00etan, Biterin eskainiko da Tratu Onen Foroa, «zaintzei aurpegia aldatuz, zaintza berrantolatzera» oinarri hartuta. Antolatzaileek jakinarazi dute, «ezberdina izango dela». Izan ere, oraingo foro hau eragileei zuzenduko da, eta horregatik, hainbat eragile gonbidatu dituzte, «ahalik eta ikuspegi zabalena biltzeko eta kolektibo ezberdinei ahotsa emateko asmoz».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!