publierreportajea

Udan ere, Otsua-Enean «Txox!»

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 3a, 00:00
Berrikuntzez gain, terraza haundiagoarekin hasiko du uda, Otsua-Eneak.

Uda giroa aprobetxatuz eta horrek dakartzan planekin bat eginez, Otsua-Enea sagardotegiak ateak irekiko ditu. 
Hainbat berezitasun eta berrikuntzekin emango dio Otsua-Eneak udari ongi etorria. Izan ere, arraina parrilan eskainiko dute, aurretik enkargatuta. Normalean, legatza edo xapoa eskatzen da, baina beste berezitasunen bat nahi izanez gero ere, aukera dago eskatzeko, beti  aurrez enkargatzen bada. 
Sagardoa edateko aukera paregabea eskainiko du sagardotegiak, botilan eta txotxetik ere dastatu daiteke, egun bero horiek freskatzeko aparta gainera. 
Larunbat honetan irekiko ditu lehenengoz ateak Otsua-Eneak udari begira, eta hurrengo astetik aurrera, egun hauetan egongo da irekita sagardotegia: ostiral gaua, larunbat eguerdia eta gaua, eta igande eguerdia. Eguerdietan 14:00etatik aurrera, eta gauetan 20:30etatik aurrera. 
Berrikuntzez gain, terraza haundiagoarekin hasiko du uda Otsua-Eneak, beraz eguzki ederraz gozatzeko tokirik ez da faltako. 
Gainera, Koronabirusak eragindako egoera honetan, prebentzio eta segurtasun neurri guztiekin itzuliko dira, denon segurtasuna bermatze aldera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!