Jarduera fisikoa eta kirol saila

Hernani ezagutzeko jolasak, jarduera fisiko eta kirol sailaren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 3a, 00:00

Hernaniko Udaleko jarduera fisiko eta kirol sailak, Hernani ezagutzeko jolasak prestatu ditu, haur eta helduentzat.

Hernaniko Udaleko JFK Sailak, Hernani ezagutzeko bi jolas prestatu ditu, etxeko txiki zein helduentzat zuzenduak, hain zuzen.
Haurrentzat, Mugitu Hernanin barrena! jokoa prestatu dute. Joko hau, altxorraren bila jolasean oinarrituta dago. Hernani kirol webgunean eta Twitterren, haurrek bilatu beharreko lau leku izendatuko dira, eta leku bakoitzean Maialen Lujanbioren bertso zati bat egongo da. Lekuari eta bertso zatiari argazkia atera beharko zaio. Ondoren, sare sozialetan agertuko den galdetegia bete eta bidali beharko da, ateratako argazkiekin batera. Udalak jakinarazi du, sariak egongo direla, «asmatzen dutenen artean, hiru opari zozketatuko dira». Ekimena gainera, atzo hasi zen, eta hilaren 16ra arte iraungo du. 
Helduentzat, Buru adi-euskaraz ari-4 sari jokoa prestatu da, udaleko euskara sailarekin bat eginez. Kirola webgunean eta Twitterren, galderak egingo dira, eta egoki erantzuten dutenen artean 4 sari zozketatuko dira, sari bakoitza Hernaniko kirol dendetan gastatzeko 100 euroko bonoa izango da. Astean behin, asteartetik igandera, galdera sorta bat erantzun beharko da, eta asmatzaileen artean, astelehenero egingo da zozketa. Gaztelaniara itzultzeko linka ere jarriko da.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!