MUSIKA ESKOLA

Irekita dago, Musika Eskolako aurrematrikulazio epea

Kronika - Erredakzioa 2020ko eka. 2a, 00:00
Ireki da Musika Eskolako aurrematrikulazio epea, eta hilaren 12ra arte egongo da aukera.

Atzo ireki zen, Hernaniko Musika Eskolako aurrematrikulazio epea, eta honek ekainaren 12ra arte iraungo du. Gestio guztiak online izango dira musikaeskola.hernani.eus-en eta online ezin duenak, aurrez hitzordua eskatu beharko du, telefonoz edo posta elektronikoz.

Ireki da Hernaniko Musika Eskolako aurrematrikulaziorako epea, atzo ireki zen, eta hilaren 12ra arte egongo da aukera izena emateko.  
Bertako gestioak egiteko, webgune berria jarri dute martxan musikaeskola.hernani.eus hain zuzen. Hala ere, Musika Eskolakoek jakinarazi dute, online gestioa egin ezin dutenentzat «aukera presentziala» egongo dela, aurretik hitzordua eskatzen bada. 
Webguneaz gain, aurrematrikulazioa egiteko, emailez idatzi daiteke zuzen.musika@hernani.eus helbide elektronikora, edo 943 33  70 50 telefonora ere deitu daiteke. 

Online gestioa ezin dutenentzat
Aipatu moduan, online egin ezin dutenek, aurrez hitzordua eskatu beharko dute, zuzen.musika@hernani.eus-era idatziz edo 943 33  70 50 deituz. Eta bulegora bertaratzeko ordutegia honakoa da: goizeko 12:30etatik eguerdiko 14:30etara, eta arratsaldeko 15:30etatik 20:00etara.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!