Iruditan

Mendekoste Jaiak 2020

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 31a, 09:56

Auzoz auzo, hasi da festa. Koronabirusak geraraziko duenik ez da.

Urumea bailarako festei hasiera ematen diete, normalean, Hernaniko Florida-Etxeberri auzoetako Mendekoste Jaiek. Aurtengoan ezin izan dira betiko moduan ospatu, Koronabirusaren eraginez ezarritako osasun alarma-egoera medio. Baina Auzokide elkarteak aurkitu du auzora jai-giroa ekartzeko modua. Txupinazoa bota dute, etxaferorik ez da falta izan, eta ohiko danborrada ere egin dute, balkoietatik izan bada ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!