Tasak

Hondakin tasak, ostiralera arte

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 31a, 00:00

Udalak jakinarazi du ostiralean, ekainaren 5ean bukatuko dela epea, 2020ko bigarren hiruhileko Hondakinen tasa eta 2020ko lehenengo hiruhileko Industri Hondakinen tasa ordaintzeko. Helbideratuta dauden erreziboak epearen azken egunean kobratuko dira, eta helbideratu gabekoek, erreziboa jaso ez badute, udaletxeko bilketa bulegora deitu behar dute 943 33 70 34 edo 943 33 70 45 telefonoetara, epea bukatu aurretik.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!