Preso eta iheslariak

Gudarien Plazan borobilean bilduko dira

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 29a, 00:00

«Espetxe barruko egoera oso gogorra izan da eta da oraindik, bai COVID-19ak barruko egoeran nola kaltetuko zituen gure preso senideek ez jakiteak eta bisitatzeko aukerarik ez izanak». Egoera honetan gaur, 20:00etan, kontzentrazioa burutuko dute Gudarien Plazan. Segurtasun neurriak hartuko dituzte eta kontzentrazioa borobilean izango da plazan zehar bi metroko diztantzia mantenduz, maskarilak eraman eta banderola edo pankarta hartzeko guanteak ere behar dira. Aldarrikapena egoki eta ikusgarria egiteko bakoitzak bere banderola eramatea proposatu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!