PRESO ETA IHESLARIAK

«Espetxean ez dira giza eskubideak errespetatzen»

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 28a, 00:00

Azken ostiraleroko kontzentrazioa egingo da bihar Plazan, 20:00etan. Maskarilla, guante eta banderolak eramateko eskatu dute.

leko azken ostiraleroko kontzentrazioa egiteko deia mantendu dute euskal preso eta iheslarien senide eta lagunek. Bihar egingo da, 20:00etan Plazan.
Borobilean egingo dela adierazi dute, bi metroko segurtasun distantziak mantenduta, eta eskatu dute maskarillak eta guanteak eramateko, pankarta eusteko behar baitira, eta nork bere banderola, «aldarrikapena ikusgarri egiteko». Diote, egungo egoerak «aldarrikapenak sozializatzeko zailtasunak» sortu dituela, baina deialdiari eutsi diote, «guzti-guztiak etxera ekarri arte». 

Patxi eta Juleni babesa
Egoera honetan «espetxe egoerak tentsatu» egin direla azaldu dute, «espetxeak inposatuta», adibidez, koroabirusak nola eragingo zuen ez jakiteagatik eta bisitak kentzeagatik. Era berean, Julen Atxurrak Puerto I espetxean buruko isuria izan duela gogorarazi dute, eat Patxi Ruiz gose greban dagoela Murtzia I espetxean; «bere bizitza arriskuan jartzen du espetxean ez direlako giza eskubideak errespetatzen». Elkartasuna adierazi diete.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!