Azoka

Postu gehiago gaurko azokan, baina gune desberdinetan

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 28a, 00:00

Ostegunetako azoka bere onera bueltatzen ari da. Gaur, postu gehiago jarriko dira, baina Urbietan, Plazan eta Zinkoenean.

Alarma egoeran, baina fase berrian murgilduta, «kalean egiten diren azoken baldintzak lasaitu» egin direla jakinarazi du Udalak, eta hori horrela, «Hernanin egiten den ostegunetako azoka, pixkanaka-pixkanaka, bere onera itzultzen ari dela.
Beraz, gaurko azokan postu gehiago jarriko dira berriro, elikagaienez gain, baina gune desberdinetan.

Urbietan, Plazan eta Zinkoenean banatuta, gaur jarriko diren 16 postuak
Denera, gaurko azokan 16 postu jarriko dira. Izan ere, elikagaien postuez gain, arropa, landareak eta bestelakoak saltzen dituztenak ere bueltan izango dira.
Dena den, «herritarren arteko segurtasun distantziak bermatzeko», Udalak erabaki du postu horiek eremu desberdinetan banatzea. Horrela, elikagaien postuak, orain arte bezala, Urbieta kalean jarriko dira, eta landare saltzaileak, Latsunbeberrin. Baina arropa eta gainerako salmenta postuak ere martxan izango dira gaurtik aurrera, eta hauek, Zinkoenean eta Gudarien Plazan jarriko dira.
Orain arte bezala, garrantzitsua izango da bezeroen artean segurtasun distantziak mantentzea, bereziki, ilarak osatzean, jende pilaketak saihesteko. Modu horretan, pixkanaka ohiko martxa hartu ahal izango du ostegunetako azokak.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!