Orain dela hilabete hil zen Aita Camara Amherreko kidea, eta orduan, Amher elkarteak gorputza aberriratzeko dirua lortzen lagundu nahi izan zuen. Kontu berri bat ireki eta herritarrei laguntza eskatu eta gero, dirua lortu eta aberriratzea gauzatu dela jakinarazi du Amherrek, eta eskerrak eman ditu ekarpenengatik.