Gure sare afektiboarekin, harreman esanguratsuekin, eguneroko axaleko kontaktuekin, bikotekide eta sexukideekin ditugun hartu-emanen indarguneak eta hutsuneak begi bistan uzteko moduko haizete emozionala ekarri baitu berarekin. Bi hilabete hauetan bizi izan ditugun argiak eta itzalak liseritzen hasteko abagunea dugu esku artean.
Denboraren dimentsioetan murgiltzeko aukera izan dugu. Denbora oasiak batzuentzat, batzuetan. Denborazko basamortuak bestetan. Ametsgaiztoen eta amets utopikoen errusiar mendian bizi izan dugun guzti hori, ez dezagun orain ahaztu! Elkarrekin dugun etorkizuna eraikitzeko oparitu zaigun altxorra baita.
Zein harremanekin sentitu gara gertu, eroso, seguru? Ustez hurbilekoak ziren kideren batzuekin bat-batean hurrun sentitzera heldu al gara? Zein harremanek merezi dute hemendik aurrera gure arreta eta zaintza? Zer bota dugu faltan? Zer ez dugu faltan bota (gure harridurarako)? Zerk sortu digu askapen sentsazioa? Zerk harritu gaitu gure bizikideetaz? Zertan sentitzen dugu huts egin dugula edo egin digutela? Eta galderetan galderarik potoloena... norekin konfinatuko ginateke etorkizunean?
Eta galderetan galderarik potoloena... norekin konfinatuko ginateke etorkizunean?
Txinan, izurritearen ondorioz, bikoteen arteko banaketak biderkatu dira. Nola gaude gure bikotekidearekin, halakorik dugunok? Nola partekatu dira etxekolanak elkarrekin bizi diren horien artean? Zer deskubritu dugu elkarretaz? Zer gustatu zaigu? Eta zerk ikaratu?
Musukoen inespresibidadeari aurre egiteko, elkar atsegin dugunon arteko giro afektiboa zaintzeko garaia dugu. Sentimenduak, emozioak, laudorioak, animoak... partekatzeko unea. Harremanak indartzeko ausardia baliatu dezakegu, elkarrenganakoa eta esanguratsua denari lekua egin diezaiogun.
Atal honetan eta Plax! Sexu eta bikote aholkularitza zerbitzuaren bitartez, harremanen inspekzio teknikoa egiteko hainbat galdera eta baliabide luzatuko dizkizuegu. Erein beharrekoak ureztatu eta iraganari dagokiona pakean betirako uzteko. Kontatu gurekin aurrera jarraitzeko!