Feria bihar, segurtasun neurri berriekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 13a, 00:00

Neurri berriak izango ditu bihartik, Hernaniko ostegunetako feriak, Udaltzaingoak jakinarazi duenez. Horrela, postuen artean sei metroko tartea utzi beharko da, eta Urbieta kalean, elikagaien 10 posturentzat izango da tokia. Landare saltzaileak, Latsunbeberriko kirol pistan jarriko dituzte. 08:00etatik 15:00etara egongo da feria zabalik, eta bitarte horretan, trafikoa erabat moztuta egongo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!