KALERATZEAK STOP

Indarrean oraindik, etxebizitzen inguruko premiazko neurriak

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 11a, 00:00

Hernaniko Kaleratze Stop elkarteak, jakinarazi du, oraindik indarrean jarraitzen dutela, Covid-19aren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko «ez-ohiko premiazko» neurriak.

Covid-19aren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko, Espainiako Gobernuak ez-ohiko premiazko hainbat neurri onartu zituen, eta Hernaniko Kaleratze Stop elkarteak, jakinarazi nahi izan du, oraindik indarrean jarraitzen dutela. Eta hainbat argibide eman dituzte; etxegabetzeak entenda daude 6 hilabetez, «hipoteken zein alokairuen, alarma egoera amaitzen denetik aurrea». 
Debekuak bere horretan jarraitzen du, «uraren, elektrizitatearen, gasaren, berokuntzarako gasolinaren eta telekomunikazio finko eta mugikorraren oinarrizko hornidurak ez ordaintzeagatik».
Automatikoki eta baldintza berdinetan luzatuko direla ere aipatu dute, «alarma egoeratik 2 hilabete igaro arte amaitzen diren alokairu kontratuak». Eta gaineratu dute, zenbait laguntza aktibo daudela, «interesik gabeko mikrokredituak eta alokairuak ordaintzeko balizko moratorioak». 
Hala ere, uste dute, «ez direla nahikoak etxebizitza duina izateko oinarrizko eskubidea bermatzeko. Plataformatik presioa eta borroka egiten jarraitzen dugu, eta jarraituko dugu». 
Harremanetan jartzeko kontaktuak 604 112 740 telefonoa eta stopdesahucioshernani@nodo50.org helbidea dira.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!