SORTU

Herritarrei «jarrera jasanezinen» aurrean salatzeko deia, Sortuk

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 10a, 00:00

Konfinamendua hasi zenetik, 8 aste igaro dira, eta Sortuk, herritarrek izan duten jarrrera «arduratsuaz» jardun du.  

Hernaniko Sortuk, aipatu du, jada 8 aste igaro direla, «Covid 19aren hedatzearen aurrean etxean konfinatu ginenetik. Pandemiaren aurrean, arriskuan zueden gizarte sektoreak babesteko konfinatu ginen». Horrez gain, Sortuk dio, bizitza lehenetsi genuela ekonomiaren gainetik, «nahiz eta Euskal Herriko elite ekonomiko eta politikoak aurka azaldu ziren hasieratik. Argi erakutsi digute, zeintzuk diren beraien lehentasunak, jendearen osasunarekin jolastu dute, beraien interes ekonomiko eta politikoak babesteko». 
Guzti honen aurrean, Sorturen ustez, herritarren jarrera «eredugarria» da, zaintza taldeak sortu baitira, gehien behar zutenei laguntzeko eta «guztion lanarekin lortu dugu egoera pixkanaka hobetzen joatea». 
Hala ere, Sorturen arabera, arazoren bat egon da. Izan ere, egoera berezi honetan, «tentsio eta gatazka momentu batzuk izan dira kalean, baina kasu askotan tentsio momentu hauek ez ditugu herritarrok sortu». Herritar batzuen kexak iritxi zaizkiela aipatu dute Sortuko kideek, «herrian dabiltzan polizia desberdinetako agente batzuen jarrera salatuz, batzuk uste dute egoera honek boterea ematen diela edozein momentu edo egoeratan isunak jartzeko, eta edozeini handikeriaz eta era bortitzean zuzentzeko. Eta ez dugu onartuko gure herrian halako jarreraik». 


Sorturen deia, herritarrei 
Sortuk herritarrei dei egin nahi die, «horrelako egoeraren bat tokatuz gero, beldurrik gabe salatzera joateko. Hernanin jarrera batzuk soberan baitaude».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!