Igaro dira jadanik 8 aste, konfinamendua hasi zenetik, eta itxialdi hau modu askotara eraman du jendeak. Eta ezaguna izan da, Lizeaga auzotarrena, igandero egin baitituzte modu askotako, joko, ekintza eta entretenitzeko hamaika ikuskizun.
Maritxu balkoi, agurra
Hala ere, heldu da Maritxu Balkoiri «beste bat arte» esateko garaia, izan ere, gaur egingo dute agurra. Eguerdiko 13:00etan, Maritxu Balkoi lepoko zapia jantzita, auzotarrek bermuta antolatu dute «bermutera aterako gara musikaz girotuta gure pintxoekin». Tartean, hitz batzuk eskainiko dituzte, itxialdiari buruzkoak, eta igandeetako giroei buruzkoak. Horrez gain, pintxo lehiaketaren sariduna zein den jakingo da.
«Abesti berezia»
Amaitzeko, Pobre de mi abesti «berezia» kantatuko dute, zapiak kendu bitartean, eta auzotarrei parte hartzeko deia luzatu diete.
Gainera, Lizeaga auzotarrek honakoa gogorarazi nahi izan dute «hasi pintxoa eta lepoko zapia prestatzen! eta ez ahaztu gure leloa: ez tankeekin, ez anbulantziarekin... ez dago zer eginik balkoinautekin».