Maritxu Balkoi

Agurra bihar, Lizeagan

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 9a, 00:00

Prest dago Lizeaga auzoko Maritxu Balkoi taldea, agurrerako. Plan berezia prestatu dute biharko, horretarako. Bihar, eguerdiko 13:00ean jarri dute hitzordua, Madalena plazan, eta pintxo-lehiaketa egingo dute. Vermuta, brindisa eta musika ere izango dira, noski, eta, aurreratu dutenez, Pobre de mi berezia... Pintxoa prestatu eta dotore-dotore aurkeztu beharko da selfi batean, argazkia maritxubalkoi@gmail.com helbidera bidalita, izenarekin eta osagaiekin, bihar eguerdia baino lehen. Gero, Maritxu balkoi lepoko zapiarekin elkartuko dira balkoietan, agurrerako.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!