Behemendi Azoka

Bost posturekin, azoka gaur

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 9a, 00:00

Behar diren segurtasun neurri guztiak hartuta, Behemendi Azoka jarriko da gaur berriro, Plaza Berrin, 09:00etatik 14:00etara. Bost postu jarriko dira: Goiburu pateak, Errenteriako Aparola baserria, Landarbaso, Mahala eta Mañeko gozoena. Hernaniko Zabalo-enea baserriak jakinarazi du dagoeneko produktuak bukatu zaizkiola, baina laster itzuliko dela.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!