Beheko landan egitekoak zituzten pabimentazio lanak amaitu dituzte. Aurreikusi baino beranduago amaitu ditu obrak, Apezetxea Anaiak enpresak.
159.842,89 euroko kostua izan dute (aurreikusitakoa baino 11.246 euro gehiago). Zati gehiago pabimentatu eta gerora, ur-saneamendua erraztuko duten lan batzuk egin dituzte, hala nola, hornidura-hodi berria Santa Maria auzoraino eramatea.