UDALA

Lankidetzako proiektuei, 490.210 euro

Kronika - Erredakzioa 2020ko mai. 6a, 00:00

Udalak, guztira 490.210 euro bideratuko ditu, lankidetzako proiektuak diruz laguntzeko, eta bi ataletan banatu ditu diru laguntzak.

Hernaniko Udalak, lankidetza proiektuetan udal aurrekontuaren %0,7 bideratzeko erabakia hartu du.

Izan ere, ebatzi diren dirulaguntzak azken hiru urteei dagozkie, eta guztira 490.210 euro dira. Esan bezala, lankidetzako proiektuak diruz laguntzeko bideratuko ditu udalak. Eta aipatu du, «azken  urteotan hartutako konpromisoa urteko aurrekontuaren %0,7 bideratzea-gaindituta».

 

Bi ataletan, diru laguntzak

Lehena, garapenerako lankidetza, 344.475 euro: txirotutako herrialdeetako herritarren garapen politiko, sozial eta ekonomikoa bideratzen duten prozesu eta proiektuak.

Bigarrena, sentsibilizazioa eta hezkuntza, 146.735 euro: gogoeta egiteko, formazioa sustatzeko eta hernaniarren gaitasun indibidual eta kolektiboak indartzeko proiektuak.

Proiektuak aukeratzeko irizpideetan, udalak begirada berezia jarri die hurrengo irizpideei: «sektore baztertuenen oinarrizko beharrei eta giza eskubideen defentsari, emakumeen ahalduntzeari, biztanleria subjektuaren partaidetzari, komunitatearen sendotzeari eta elikadura subiranotasunari».

Udalak aipatu du, kooperazio talde baten laguntzarekin egin dela proiektuen hautaketa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!